Marratxo,
koloreen iratxoa
Marratxo iratxo bat da, bihurria, jostalaria eta argia, eta mundu
majiko batean bizi da. Okerkeria zalea, harekin dabilenak badaki zer
duen: ez dio erraz ihes egingo haren magia bihurriari, ez zapatari
zahar lasai on-puskak, ez loti nagiak, ezta musikari handi-usteko
eta gauzak “ahaztu-zaleak”.....
Izeba Purpuriña nazkatu da oraintxe, hainbeste jolas eta zarata!
Marratxori errieta egin dio, ez al duen “sosegatu” behar,
eta han bidali du, bidaia luze bat egitera. Purpuriña agintea
eta heldutasuna da, eta zer egingo du Marratxo gazteak (103 urte besterik
ez du)? Mundua ezagutzera joan behar.
Bidaian barrena, hainbat jende ezagutuko du, era askotakoak denak.
Lehenik, arbola harro eta zaputza. “Txiki” deituko dio
hark. Iñurri gozoa gero. “Handi” deituko dio hark.
Hainbeste kontzeptu berri… Marratxok agenda eta arkatz magikoa
erabili beharko ditu, denak jasotzeko. Aurrera doala, pertsonaietako
batzuek igelak jango dituzte, eta beste batzuek “BERA JAN NAHIAN”
ibiliko dira, saia eta sugea, esate baterako. Baina, eskerrak ume
ikusleak hor dauden, haiek salbatuko baitute Marratxo herioren arriskutik!
Marratxo eta umeen arteko adiskidetasun hori izango da bidaia bitxi
horretako arriskuetatik libre ateratzeko pasa-agiria.