





Ikusleekiko harremana kultur premisetan eta antropologiakoetan oinarritzen da; orain badugu hitza, hurbiltze-errituala.
Hizkuntza keinuzkoak, sintetikoak, indar handia hartuko du, keinuaren adierazmenak
hitzen esanahizko aberastasun guztia irudikatu ahala.
Ebakuntza:
Kontu egin ebakuntza batean, sendakileak gaza gaixoaren sabelean uzten duela ahazturik. Aitzakia polita denok barrezka hasteko.
Hori bai, jarraian, derrigor goraipatu behar milaka sendagile, erizain eta osasun-arloko profesionalek, lan eskerga egiten baitute, osasun-sistemari eusteko.
Trafiko-istripuak direla-eta, beti bada baten bat
ospitaleetako 3.000 bat ohetan.
Kontua ez da seinaleak gaizki jarrita zeudela, ezta gaizki gidatzen duela ere.
Amarru surrealista irudimentsu batek harrapatu du gure laguna.
Farwest:
Narratzaile ixilak mendebaldeko istorio bat aurkeztuko digu.
Film baten antzera egingo du aurrera, eszenaz eszena, partaide guztiak aurkeztuz, eta baita haien pasadizoak ere.
Irudimenaren zentzuen bitartez hainbat gauza lortuko dugu:
“suzko armak” eta “suzko ura”
“Indioa izatea” eta “indioarena egitea”.
Diskoteka
Gure protagonista parrandan dabil.
Diskotekan, ondo pasa, eta, agian, “laguntxoren” bat ere egingo du.
Ez du, ordea, patxada handirik, eta “laguna egiten”
ba ote dakien ere ez dago, ba, oso seguru, eta alkoholari helduko dio, segurtasun
bila.
Baina, atzetik,
Tragedia pertsonala dute.
Eskola eta institutuetan daramagu aurrera, eta kontua da artearen bidez zuzenean nerabeen barru-barruko kontzientziara iristea. Hainbat sketx darabilgu –batzuk barregurezkoak eta beste batzuk drama-ikutukoak-, eta sketx horien bidez hainbat egoera antzeztuko dugu, alkohola harturik gauza guztien eragile.
Ikuskizuna ez da horretan geratuko. Amaitzean, ikasleek
ikusi dutenaren gainean eztabaida bat egitea da nire proposamena. Ikastetxeetan
iradokizun-gida moduko bat utziko dugu, gaitera, irakasleek gai honi buruzko
hainbat jarduera egin dezaten geletan.



"Ukitu beheko argazkiak informazio gehiago ikusteko"



Klik egin hemen ateratzeko
1
Entrada