Peter
Roberts, eskoziarra odol-legez eta kultur-ikasbidez, 1952an
sortu zen.
Donostian
hartu zuen bizileku, eta hiskuntz irakasle aritu zen. Bazuen
antzerkirako joera, baina, jakina, hizkuntzak erraztasunik
eman ez, eta han hasi behar izan zuen –beharko hasi-
imintzioka, ea keinu-hizkuntzaren bidez ulertzen zuten.
1979,
bere konpainia sortu zuen, hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen
zituen aukerak ikertzeko.
Ez
da geldirik egotekoa izan, eta batera ibili da antzerkigintzan
eta irakale-lanetan. Mimo-artea ondo ezagutzen zuenez, “Mimo,
el arte del silencio” liburua idatzi zuen. 1983an argiratu
zen eta atzera berriz 1991n. Emaitza politak ekarri ditu irakaskuntzan..
Badira urte batzuk Mimo Tailerra zuzentzen ari dela, eta hainbat
ikastaro emana da, Ministerio de Educación y Cienciasek,
British Council Institutek, Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek
eta beste erakunde publiko batzuek antolaturik, antzezleentzat,
irakasleentzat, ikasleentzat eta pantomima eta ilusioaren
maitaleentzat.