|
|
Alkohol
gehiegi hartzeari aurrea hartzea, Mimoaren bitartez:
"Mimarte"
Deskribapena:
Programa honek bilatzen duena da mimoaren artearen bidez
gazteek alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz hausnartzea.
Peter Roberts mimoak, bere ikuskizunean,
ohikoak diren egoeratara igortzen gaituzten 5 eszena antzertzen
ditu, ikusleak horiekin identifikatu daitezen, eta alkohola
neurri gabe hartzearen eta gizarte- nahiz osasun-arazo jakin
batzuen arteko erlazioa atzeman dezaten.
Ikuskizunera joan ondoren, irakasleeak gida
bat jasotzen dute, ikasgelan eztabaida eta hausnarketa sustantzeko
orientatabideekin eta jarduerekin.
Helburuak:
•
Metodoliga berri eta zirraragarri bat erabitzea- Mimoa-, aurrea
hartzeko mezuak igortzeko.
• Alkohola neurri gabe hartzeari buruzko hausnarketa
kritikoa bultzatzea, eguneroko egoerak antzeztuz.
• Gazteek alkohola kontsumitzeari lotutako arriskuei
aurrea hartzea sustantzea..
• Alternatiba osasuntsuak bultzatzea,
mimoaren eta antzerkiaren mundurako leiho bat irekiz.
Hartzaileak eta ikastetxe
parte-hartzaileak:
Antzezlana Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzako
ikasleei, hots, 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteei, zuzendua
dago.
Joan den urtean guztira 8797
ikasle bertaratu dira antzezlanera.
Balorazioa:
Ikuskizuna keinuen bidez iristen
zaie nerabeei, eta horrek zirrara handia sortzen du beraiengan.
Hori horrela, antzezlanaren ondoren ikasgelan egingo diren
eztabaida eta lanerarako pizgarri bilakatzen da.
Behin egin zen, 2002-2003 ikasturtean
eta modu esperimentalean, baliagarria ote zen eta 12 urtetik
18 urtera bitarteko ikasleei nahiz irakasleei gustatzen ote
zitzaien egiaztatzeko. Azkenean, oso zirraragarria eta gateen
artean alkoholaren gehiegizko kontsumoaren eta horren kalteen
inguruan hausnarketa pizteko oso positiboa izan zela ondorioztatu
zen, funtsean gazteentzat mimo-ikuskizun batetan parte hartzeak
duen pizgarriari esker. Datu horiekin, irakasleentzako benetan
sentsibilizatzailea eta ordu askoko mintzaldiak edo bestelako
haliabide teknikoak baino askoz ere eraginkorragoa izan da.
Ikasleei egin zaizkien inkesstatan artisaren interpretazioa
eta eszenaratzea nabarmentzen dira, eta baita ikuskizunak
alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuei buruz ohartarazteko
duen gaitasuna ere.
Irakasleentzako gidaren aurkezpena hobetu egin da; CD baten
bidez, irakasleari lan-fitxak hautatzeko edota eratzeko aukera
ematen zaio. Gazteengan duen eragin emozionala dela-eta, programa
hau finkatu egin daiteke. Izan ere, mimoaren bidez, singulartzasun
propioko koraza faltsua galdu eta beste norbait gehiago direla
sentiaratzen zaie gazteei, alkoholaren arriskuak beste edozeinek
bezala pairatu ditzaketela aditzera emanez.
|
|